Partida latza Gazteen Ohorezko Mailako 5. jardunaldian izango duguna. Larunbatean, 17:30ean Berion, gizonezkoen lehen taldeak Vasconia hartuko du emozio indartsuak agintzen dituen derbi donostiarrean. Denboraldi hasiera gogor bat soinean dutelarik eta batzen jarraitzeko gogoarekin iritsiko dira bi taldeak.

 

Otxotok zuzentzen duen taldeak sentsazio onekin ekingo dio partidari etxean. Liga garaipen batekin hasi zuten Berion, ondoren Lezaman galdu zuten, eta bi berdinketa jarraian lortu dituzte: lehenik Aurrera Vitoriaren aurka eta ondoren Zubietan Realaren aurka, talde urdinaak askoz gehiago merezi izan zuen partidan.

 

Talde amaratarrak bi porrotekin hasi zuen txapelketa, Leioa eta Eibarren aurka, baina indartsu erreakzionatzea lortu du. Bi garaipen lortu ditu jarraian, ez errazak, lehenik San Juanen, mailako zelai zailenetako batean, eta gero Puion, UD Logroñesen aurka.


Bi taldeak puntu bakar batez daude banatuta sailkapenean, eta horrek partida parekatua, bizia eta jokoan asko duena iragartzen du. Derbia etxean geratu behar da.