Lehen taldea eguneroko lanean murgilduta dagoela, Ohorezko Kadeteak La Sallen hasiko du aurredenboraldia  gaur, ostirala, abuztuak 16. Egutegia ezezaguna da oraindik, baina finkoa dena lehiaketaren hasiera-data da, irailaren 22ko asteburuan hasiko baita.


Taldearen buru Coti Ruiz mitikoa izango da, gure klubean ibilbide kontrastatua duen entrenatzailea. Futbol eskolan urte batzuk eman ondoren, emakumezkoen egituran sartu zen hasieratik, lan handia eginez eta atal horren hazkundean funtsezko pertsona bihurtuz. Coti garrantzitsua izan da aurreko denboraldietan autonomikoak bezala lurralde mailako tituluak lortzeko eta iaz Kadete Lehem Mailako taldea zuzendu zuen lan bikaina eginez. Hezitzaile ezaguna eta gazteekin lan egiten ohitua, talde bisoño honen ardurapean jarraitzen du prestakuntzan urratsak ematen jarraitu ahal izateko, modu progresibo eta positiboenean.


Aurkezpen honekin batera, ongi etorria ematen diogu Manex Juaristiri, entrenatzaile laguntzaile lanak egingo baititu. Oñatiko gaztea bere apaltasunagatik, lanagatik eta gertutasunagatik nabarmentzen da, eta ziur gaude Cotirekin talde tekniko aparta osatuko duela.


Hau gaur bertan hasiko da, eta espero dezagun bide handi eta polit baten lehen eguna izatea.