Endika Moralesek zuzentzen duen taldeak landutako eta merezitako beste garaipen bat lortu zuen Mariño Real Unionekin batera sailkapenaren gorenean jarraitzeko. Partida hasieratik bukaerara izan ziren nagusi neskak, defentsako sendotasuna eta partida osoan zehar erakutsitako eraso potentziala direla eta.

Taldeak  bloke baxuaren aldeko hautua egin zuen arerio bat aurkitu zuen, gure  baloi irteera eta eraikuntza faseetan akats bat egiteari zain. Agerian harrapatzeak ekar zezakeen arriskuaz jabeturik, gureek oso ondo identifikatu zituzten abantailak, eta partidari interesatzen zitzaion erritmoa ematea lortu zuten. Lehen zatian iritsi ziren golak, lehena Del Riok eta bigarrena Korok egindakoak hain zuzen ere. 2-0ekoa gorabehera, ez ziren gelditu jokalari urdinen aldeko aukerak, eta markagailua handitu egiteko abagune a dana egin ziren.


Bigarren zatia antzeko gidoi batek jarraitu zuen, lapurreta eta baloi geldiren batean bisitariek izandako aukeraren bat kenduz, baina gure defentsa solidarioa eta fidagarria izan zen, kontrako edozein egoera saihesteko. Zentzu horretan, neskek aurkarien erasoko trantsizioak geldiarazi zituzten uneoro eta partida osoan zehar baloia galtze ondorengo presioan eraginkortasun handia erakutsi zuten. Gainera, erasoan tarte gehiagorekin korrika egiteko aukera izan zuen, baina lehen zatian baino gutxiago asmatu zuen aukeretan eta ez zen gol gehiagorik egon.


Ondorioz, taldeak ez du erlaxazio sintomarik ematen, eta horren erakusgarri da partida bakoitza azkena balitz bezala lehiatzen jarraitzen duela. Bidean tinko jarraitzen dugu.