Ez da ez nolanahiko partida gure jokalari ohiak diren Julen Arrizabalaga, Gorka Gurutzetak eta Yuri Berchichek  bihar gauean jokatuko dutena. Izan ere, Errege Kopako final handiari egun bat bakarrik gelditzen zaio eta familia urdinetik gure zorterik handiena adierazi nahi diegu hiru jokalariei.


Berion emandako urrats haietatik denbora igaro den arren, berri pozgarri eta hunkigarria da gure gazteak izandakoak eszenatoki hauetan ikusi ahal izatea. Julenek txapelketako partida guztiak jokatu ditu orain arte, Gorka sekulako denboraldia eta bere golekin ekarpen handia egiten ari da eta Yurik lesioak gaindituta bere maila onena berreskuratu du berriro ere. Horrez gain, ezin dugu ahaztu Peru Nolaskoain zumaiarrak urtarrila arte parte hartu zuela, berari ere gure besarkadarik beroena luzatu nahi diogularik.


Mutilak, inoiz ahaztuko ez duzuen egun handi baterako presta zaitezte. Disfrutatu, lehiatu eta borrokatu. Zuetaz harro.

Beriotik Cartujara.