Garaipen erosoa lehen taldearentzat igande arratsaldean Karla Lekuona zelai artifizialen Oiartzun K.E. taldearen aurka jokatutako partidan. Hiru puntu gehiago sailkatze taulako lehen postuan konpartituan jarraitzeko eta inoiz baino sentsazio hobeekin gainera.


Endika Moralesen taldea ondo egokitu zen partidak berak proposatutako testuingurura, eta aste barruan landutako jokoa ohikoa dena baina zuzenxeagoa izan zen, min egin zion etxeko taldeari, eta horren ondorioz, zenbait gol egoera izan zituen, horietakoren batzutan asmatu zuen eta partida modu praktikoan bideratu zuen atsedenaldiaren aurretik.


Bigarren zatian ere, taldeak aurkariaren atea bilatzen zuen seriotasunez, partida laster itxi eta puntuak ziurtatzeko. Emaitzagatik eta egindako partidagatik pozik egon behar dugu, partidak eskatzen zuenera bikain egokitzen jakin genuen eta beste jardunaldi bati exijentziaz aurre egin genion, denboraldi bikaina egiten jarraitzeko ilusioari eusteko.


Hurrengo partidari aurre egingo diogu datorren ostiralean, hilak 23, Berion C.D. Elgoibarren aurka jokatuko den jardunaldian urtea ahalik eta hobekien ixteko itxaropenarekin. Gure potentziala eta lan ona erakusteko beste aukera bat dugu. Horretarako prestatu beharrean gara.


Batu eta jarraitu.