
Derbiek duten usain berezia konprobatzeko aukera izango dugu Berion larunbat honetako arratsaldean, 17:30etan, jokatuko den partidan. Izan ere, Vasconia C.D. jasoko du Iñigo Mendiaren taldeak Gazteen Ohorezko Mailako 27.jardunaldi honetan.
Helburu desberdinengatik borrokan dabiltza bi arerioak, eta azken bolada zoragarria medio gertu du talde amaratarrak salbazioa.
Izan ere, Aritz Lucasek zuzendutako taldeak 2023tik abendutik gaur arte soilik partida bat galdu du eta azken hiru partidetan 7 puntu eskuratzerik dator. Etxetik kanpo, gainera, fidagarritasun maila altua erakusten ari da, azaroan galdu baitzuen azkenekoz Puiotik kanpo eta Eibar eta Alaves bezalako talde handien aurka porteria hutsean uzteko gai izan baita.
Gureak, bien bitartean, ahalik eta goren kokatzeko asmoz dabiltza, denboraldi handi eta ahaztezin honi amaiera duinena eman ahal izateko. Etxean oso eroso jokatzen gabiltza, Athletic izan baita denboraldi honetan Beriotik hiru puntuak eramateko gai izan den bakarra. Etxetik kanpo ez gaude, ordea, bolada onenean, eta derbia irabazteko faktore garrantzitsua izan daiteke auzoan jokatzea, harmailak beteta egongo direla aurreikus daitekeen jardunaldi honetan.
Finean, derbi handia jokoan Berion, helburu desberdinengatik borrokan baina asmo berarekin zelairatuko diren 22 jokalari, 14 ordezko eta talde teknikoekin. Familia urdinari dei egiten diogu gureei merezi duten azken hauspoa emateko eta denok elkarrekin garaipena lortzeko.
Azken txanpako derbiaren bila.