Bihar, ostirala, abuztuaren 18an, Unai Gazpioren taldeak bere hirugarren udako lagunartekoa jokatuko du 19:30etatik aurrera Nafarroako lurretan. Bigarren taldea Iruñera joango da Nafarroako Foru Erkidegoko Gazteen Liga Nazionalean ari den Oberena CDaren aurka jokatzeko asmoz.

 

Horrela, taldeak bere hirugarren lan astea osatuko du. Bertan, Unai pixkanaka bere talde berrituaren izaera leuntzen eta lantzen ari da, Gasteizko Aurrera CDaren aurkako ligako estreinaldiari begira. Horrela, bada, aste honen ondorengo denboraldiaurrea bigarren fase batean txertatuko da. Fase horretan, lana areagotu eta exijentzia handitu egingo da zentzu guztietan.

 

Bihar lagunarteko partidua, Espainiako gazte maila gorenean egoteko ohitura duen talde baten aurka, beraz, aurkari benetan gogorra izanen da. Unaik prest dauden jokalari guztiak eramango ditu Iruñeara  azken aste honekin amaitzeko, gero larunbata eta igandean atsedena izango dutelarik, lehen aipatutako bigarren fasean sartu aurretik.

 

 

                                        PARTIDA         CD OBERENA – ANTIGUOKO K.E. LNJ

                                        DATA                ostirala, abuztuaren 18a.

                                        HORA              19:30 tan.

                                   LUGAR             Oberena Stadium (Iruñea).

 

 

Jarrai dezagun prestaketarekin.