PARTIDAK ILUSIOA DU IZENA

Gero eta gutxiago geratzen da asteazken honetan, 18:00etan, Berion, Errege Kopako final-zortzirenetan Gijongo Sportingen aurka jokatuko den partida hain ilusionagarria hasteko.


Kostaldeko bi kluben arteko lehia zirraragarria. Gureak, 2. multzoko hirugarren sailkatuak 37 punturekin. Sporting, ordea, Ohorezko Mailako 3. Multzoko bigarren postuan daude, 42 punturekin, Coruñako Deportivo liderrarengandik puntu bakarrera.


Bi taldeek ez zuten lan erraza izan final-hamaseirenetatik pasatu eta gaur egun final-zortzirenetan egoteko. Zerutarrek Reala garaitu zuten, etxetik kanpo, Iñigo Mendiaren mutilek partida oso ona jokatu ondoren. Sportingek ere ez zuen partida erraza izan, Racingen aurka. Luzapenean lortu zuten txartela, arauzko 90 minutuetan 1-1ekoa lortu ondoren.


Zenbakiez ari garela, biek 17 liga partida jokatu dituzte. Urdinek, aldeko 36 golekin eta kontrako 22rekin, ez dute Sportingen balantze orokorra gainditzen, aldeko gol berdinekin, baina 10 gol gutxiagorekin, 12 guztira. Horrek talde asturiarraren defentsa sendotasuna erakusten du. Mendiak zuzentzen duen taldea, talde barruan, gol-ahalmen onena duen hirugarren taldea da, eta gol gutxien jaso dituen bosgarrena.


Zalantzarik gabe, topaketa zirraragarria izango da, asteazkenean 18:00etan Berion biziko duguna. Jokoan, Gazteen Errege Kopako final-laurdenetarako txartela.


Partida minutuz minutu bizi ahal izango da gure Twitter kanalaren bidez (@Antiguoko) eta zuzenean YouTubeko gure kanalaren bitartez.