
EUSKAL LIGA KADETEA – REAL SOCIEDAD DE FÚTBOL SAD
Euskal Liga Kadeteak erronka handia izango du larunbat honetan Real Sociedad SAD taldearen aurka,
azken porrota atzean utzi eta berriro bere bertsiorik lehiakorrena erakusteko asmoz. Iñigo Iraolak
zuzendutako taldeak ligako azkenaurreko jardunaldiari ekingo dio sailkapeneko seigarren postuari eusteko
helburu argiarekin. Aurrean maila handiko eta egitura profesionalizatua duen aurkaria izango dute urdinek,
eta horrek erronka handia ekarriko du. Taldeak nortasunez eta ausardiaz lehiatu nahi izango du partida
osoan zehar. Emaitzatik harago, neurketa aukera bikaina izango da hazten jarraitzeko eta denboraldi
osoan egindako lana erakusteko. Berio berriro ere goi mailako formakuntza-partida batez gozatzeko
agertoki ezin hobea izango da.
Partida larunbatean izango da, 11:45ean, Berioko instalazioetan.
KADETEEN OHOREZKO MAILA – REAL UNIÓN CLUB SAD
Gazpioren taldeka Kadete Ohorezko Mailako igoera faseko azken jardunaldia jokatuko du asteburu
honetan Berion, Real Unión Club SAD taldearen aurka. Talde urdinak ilusioz ekingo dio partidari, eta
garaipena lortuz gero aurkaria sailkapenean gainditzeko aukera izango du. Denboraldi osoan zehar
jokalariek eta talde teknikoak ikaskuntza, hazkunde eta lehiakortasun handiko urtea bizi izan dute. Taldeak
ikasturte osoan erakutsitako nortasuna eta izaera lehiakorra azken partidara eramaten saiatuko da. Klubak
zoriondu nahi ditu bai jokalariak bai staff teknikoa urte osoan erakutsitako ahalegin, bilakaera eta
konpromisoagatik. Partidak aukera polita eskainiko du denboraldiari amaiera ona emateko eta urteari
sentsazio onekin agur esateko.
Partida larunbatean izango da, 13:30ean, Berioko instalazioetan.
INFANTIL HANDIA – TOLOSA C.F.
Beldaren Infantil Handiak larunbat honetan jokatuko du Tolosa C.F.-ren aurka txapeldunen faseko azken
jardunaldia. Taldeak denboraldia maila gorenean lehiatuz amaitu nahi du, azken asteetan erakutsitako
sentsazio onak mantenduz. Taldeak denboraldi positiboa osatu du, hazkunde kolektiboagatik eta jokalarien
banakako garapenagatik nabarmenduz. Neurketa aukera ona izango da kurtsoari amaiera emateko, jokoaz
eta urte osoan partekatutako ahaleginaz gozatzen. Lerro hauen bidez, bereziki eskertu nahi da staff
teknikoak eta jokalari guztiek urtean zehar egindako lana. Infantil Handik ilusioz eta txapeldunen fasea
ahalik eta modu onenean amaitzeko gogoz ekingo dio azken erronka honi.
Partida larunbatean izango da, 10:15ean, Berioko instalazioetan.
TOLOSA C.F. – INFANTIL TXIKIA
Uritzen Infantil Txikiak hitzordu garrantzitsu berri bati egingo dio aurre igande honetan txapeldunen fasean,
Tolosa C.F.-ren Usabal zelaian, amaierarako bi jardunaldi falta direnean. Talde urdina partidara lidergoari
eusteko eta mailako finala jokatzeko aukerara beste urrats bat emateko helburuarekin iritsiko da. Taldea
denboraldi bikaina egiten ari da, bai talde mailan bai banakako garapenean hazkunde handia erakutsiz.
Konfiantza, dinamismoa eta baloiarekin erakutsitako nortasuna izan dira taldearen ezaugarri nagusietako
batzuk kurtso osoan zehar. Aurrean aurkari gogorra izango dute, baina txikiek ilusioz eta anbizio
lehiakorrez afrontatuko dute neurketa. Taldeak denboraldi osoan lagun izan duen energia berarekin
gozatzen eta lehiatzen jarraitu nahi du.
Partida igandean izango da, 12:45ean, Usabalgo instalazioetan.
ORDIZIA K.E. –ERRENDIMENDU ALEBINA
Rubenen Errendimenduko Alebinak Ordizia K.E.-ren aurka jokatuko du igande honetan mailako hirugarren
eta laugarren postuak erabakiko dituen partida. Taldea ilusioz eta motibazioz iritsiko da denboraldi osoan
egindako lan handiari balioa ematen dion hitzordu berezi honetara. Horrelako partidak jokatzea oso
esperientzia baliotsua da jokalarien kirol eta pertsona garapenerako. Emaitzatik harago, kluba oso harro
dago taldeak egindako bideaz eta erakutsitako mailaz. Neurketa aukera bikaina izango da ikasten
jarraitzeko eta testuinguru zorrotz baina hezitzaile batez gozatzeko. Errendimenduko Alebinak denboraldia
zelai gainean azken irudi positibo bat utziz amaitu nahi du.
Partida igandean izango da, 10:00etan, Zubietako instalazioetako Z4 zelaian.

