Taldeek ez dute atsedenik hartzen eta lanean jarraitzen dute abuztuko hirugarren aste honetan, liga hasierei begira. Gazteen Ohorezko Mailako lehen taldeak, Gazteen hirugarren egiturak eta Ohorezko Ligako kadeteak konpromisoak dituzte bihar, asteazken arratsaldean, gure hiriko hainbat eremutan.


GAZTEEN OHOREZKO MAILA NAZIONALA


Mendiaren lehen taldea berriro ere soropilera itzuliko da, gure lurraldeko futbol seniorreko beste talde indartsu bati aurre egiteko. Real Union Club SAD-en bigarren taldea, Real Unión Roca bezala ezagutzen dena, Erregional Ohorezko Mailara igo berria da. Hala ere, denboraldi askotan aritu da bertan, baita goragoko mailetan ere. Beraz, taldea maila horretan finkatu, aurrera egin eta jokalariak elikatu nahi dituen filiala da, Irunen erreferentea dena. Aurpegi berri asko dituen taldea da, geure klubeko jokalari ohi batzuk ditu bere lerroetan, eta benetako plazera izango da haiei agurtu eta zorterik onena opa izatea, bai arlo pertsonalean, bai profesionalean ere.


                                       PARTIDA        ANTIGUOKO K.E.  – REAL UNIÓN ROCA 

                                       DATA              asteazkena, abuztuaren 16a.

                                       ORDUA          18:00 tan.

                                  ZELAIA           Berio Instalakuntzak.


GAZTEEN EUSKAL LIGA


Clavelen hirugarren taldeak behar bezala hasi zuen bere entsegu zerrenda joan den larunbatean Matigoxotegin Kostkas KE etxeko taldearen aurka. Honek lehen sentsazio positiboak eskuratzeko balio izan zigun eta beste proba batekin jarraitu nahi zaio biharko egunean.


Partida Groseko Jesuiten egoitzan jokatuko da, Felix Garin zelai berrituan. Bertan, etxeko taldea denboraldi berri baterako prestatzen ari da, Gazteen Liga Nazionaletik jaitsi ondoren. Arreta handiz jarraituko dugu geure taldearen garapena.


                                       PARTIDA        ARRUPE – CHAMINADE CD – ANTIGUOKO K.E. 

                                       DATA              asteazkena, abuztuaren 16ª.

                                       ORDUA          18:30 tan.

                                  ZELAIA           Félix Garín futbol zelaia (Donostia).


GIZ. KADETEEN OHOREZKO MAILA


Pablo Fernandezek entrenatutako kadete mailako lehen urteko taldeak Rezola bisitatuko du, bere homologoek joan den larunbatean egin zuten bezala. Añorga KKEren aurka jokatu beharreko partida, beti interesgarria gure jokalarien eboluzioa ikusteko, non dueluak garrantzia duten eta, oro har, jarduna altua izan behar den testuingurura behar bezala egokitu beharko duguna. Liga erregularra 17. eta 34. jardunaldietan amaituko dugunon aurka, neurketa paretsuak eta berdinduak dira beti, eta asko balioko digute gure prestaketarekin jarraitu ahal izateko, Liga lehiaketa hasierari begira.


                                       PARTIDA        AÑORGA K.K.E. – ANTIGUOKO K.E. 

                                        DATA             asteazkena, abuztuaren 16a.

                                        ORDUA          17:00 tan.

                                   ZELAIA           Rezola futbol zelaia (Añorga).


Udako asteazken betean, etxean ez geratzeko eta zelai ezberdinetara hurbiltzeko plan bikaina dugu.