Talde urdinak hirugarren RFEFko Pasaia hartuko du abuztuaren 19an Berioko instalazioetan, 11:00etan. Bisita honekin, Iñigo Mendiaren taldea Liga hasierara hurbilduko da, Athletic Cluben aurkako beste proba batekin.
Gazte mailako A taldeak Pasaia KE izango du aurkari denboraldi erregularra hasi aurretik.
Talde historikoa eta maila historikoa duen aurkariaren aurka jokatuko den partida, Ohorezko Mailako eta RFEFko Gazte Mailako hasiera ofizialetik aste gutxira, bi taldeak neurtzeko proba aparta izango da.
Talde bisitaria Reala C-ren aurkako lagunarteko partida batekin dator, txuri urdinek 0-3 irabazi eta Beasainen eta Lagun Onaken aurka triangularra eginaz, bigarren postua lortuz. Gaur bertan, taldeak, hirugarren konpromisoa du, Tolosaren aurka.
Gureek, azkenaldiko partidu batekin eta sentsazio onekin, ilusio handienarekin ekingo diote partidari, lerro urdinetan aritu diren jokalariei aurre eginez.
Partida polita ikusiko dugulakoan, goazen mutilak!

