
2024/25 denboraldia bizia, zorrotza eta, batez ere, ilusioz beterikoa izan da Antiguoko Kirol Elkartearentzat gizonezkoen atalean. Gazteen Ohorezko Mailan, lehen taldeak behetik gorako denboraldia bizi izan du. Ez da erraza izan Estatuko gazteen futboleko maila gorenean lehiatzea, non exijentzia etengabea den eta edozein despiste garesti ordaintzen den. Hasierako zailtasunak zailtasun, taldeak une garrantzitsuetan aurrera pauso bat ematen jakin du eta mailari eustea lortu du. Behin horiek gaindituta, etorkizunari baikor eta anbizioz begiratu behar zaio, jakinik aurten metatutako esperientzia oinarri izango dela talde gisa hazten jarraitzeko.
Bestalde, Jubenil Nazionalak denboraldi bikaina burutu du. Ligako bosgarren postuak taldearen erregulartasuna eta lehiakortasuna erakusten du, baita Euskal Kopan ere, non taldeak ibilbide sinesgarria egin zuen Arrupe Chaminade eta Athletic Club gaindituz. Zalantzarik gabe, ondo egindako lana sendotzen duen denboraldi galanta.
Euskal Jubenilari dagokionez, taldeak kanpaina bikaina sinatu du, zailtasun handiko kategoria batean nortasun handiarekin lehiatuz, non aurkari gehienek jokalari beteranoagoak zituzten. 2008an jaiotako futbolariekin, taldeak maila zinez txukuna eman du, seigarren postua lortuz.
Rubenen Euskal Kadetea izan da bereziki distiratu duen beste taldeetako bat. Euskal Kopako txapeldunak, Tolosa, Athletic eta Alavesen mailako aurkariak gainditu ondoren, eta laugarren postua ligan, urtean zehar izandako errendimenduaren sendotasuna berretsiz. Bere denboraldia goraipagarria izan da, lehiatzen eta une desberdinetaz gozatzen jakinda.
Ohorezko Kadete mailan, taldeak seigarren postuan amaitu du igoera fasean, kategoria eta testuinguru oso zorrotzean, eta eszenario bikaina izan da bai banakako mailan bai talde mailan hobetze aldera. Iraolaren zuzendaritzapean, egindako lana bikaina izan da, eta hurrengo denboraldiari begira eboluzionatzen jarraitzeko oinarriak ezarri dira.
Infantil Handian, Uritzek zuzendutako mutilak Gipuzkoako txapeldun izan ziren denboraldi ezin hobearen ondoren. Txapelketa autonomikoa ere irabaztetik oso gertu egon ziren, ikasturte osoan zehar izan duten maila handia islatuz. Gogotsu lehiatzen eta jokoaz gozatzen jakin dute jokalariak, zalantzarik gabe.
Infantil Txikiak, 2012ko jokalariz osatutakoak, bere lehen urtea bizi du futbol 11ko modalitatean. Taldeak hirugarren postuan amaitu du, baina emaitzaz haratago, benetan baliotsua egin duten ikaskuntza- eta egokitze-prozesua izan da. Urte garrantzitsu honetan egunerokoan lan handia egin da, kalitatezko entrenamenduekin, sentsazio zinez onak uzten dituelarik.
Azkenik, Erredimenduzko Alebin taldeak, Igor Serranoren zuzendaritzapean, denboraldiko ginga jarri du, Vaskoniaren aurka emaitza iraultzea lortu ondoren. Jolasaz, ahaleginaz eta gure txikien grinaz gozatzeko beste urte bat izan da.
Laburbilduz, 2024/25 denboralditik motxila ikasketaz beteta eta datorren denboraldirako ilusioa berrituta alde egingo dugu. Hurrena arte.

