Gazteen Ohorezko Maila Beriora itzuliko da igande honetan, 2026a irekitzelo maila handiko lehia batekin. Izan ere, Antiguoko eta Osasuna elkarren aurka arituko dira 12:00etatik aurrera txapelketako lehen itzulia itxiko duen partidan. Urtea aldatu da, baina helburua berbera da.


Gizonezkoen lehen taldea 2026ari hasiera emango dio 2025eko azken bi porroten ostean. Emaitza horiek 22 punturekin utzi zuten sailkapenean. Amaiera hori izan arren, lehen itzuliaren balantze orokorra positiboa da eta Otxotok zuzentzen duen taldeak denboraldi lehen erdi ona sinatu du. Jardunaldi honetarako helburua argia da: 25era iristea ahalbidetuko luketen hiru puntuak batzea eta lehen itzulia sentsazio onekin ixtea. Ez da zer izan zitekeenaz pentsatzeko unea, oraina eta erronkaz eta aukeraz betetako urteaz baizik.


Aurrean Osasuna izango du, Beriora 25 punturekin eta Errege Koparako txartela lortzeko borrokan jarraitzeko puntu premian dagoena. Talde nafarra puntuetara berdinduta dago Alavesekin eta Logroñes ekin eta, beraz, jardunaldi hau erabakigarria da beraientzat. Gorritxoak behetik gora joan dira ikasturtean zehar, etengabeko aurrerapena erakutsiz, nahiz eta azken jardunaldian porrot gogorra jaso zuten etxean Oberenaren aurka.


Dena prest dago bi talde lehiakorren arteko ikeragarrizko partidarako, helburu argiak eta jokoan asko dutenak. Urte berriari ongietorria emateko topaketa bizi baten lekuko izango da Berio.


Aupa mutilak, 2026 handi baten bila.