Borja Viguera, Beñat Etxebarria eta Jaime Zumalakarregi hautatzaile autonomikoek Kadete Mailako Euskal Ligako gure taldeko jokalari urdinak deitu dituzte Zubietako instalazioetan asteazkenean jokatuko duten lagunarteko partidarako.


Beñat Aramburu, Iñigo Sainz de Leciñana eta Oihan Vicente dira aipatutako jokalariak, eta 18: 30etik aurrera jokatuko den Real Sociedad SADen aurkako konpromisorako deitu dituzte.


Aupa mutilak, arratsalde on bat pasa eta goza ezazue.