Errendimendu – Campusa ANTIGUOKO K.E.
Antiguako K.E. errendimendu-campusa gaztetxoei zuzenduta dago (8 eta 16 urte bitarteko jokalariak eta atezainak). Jolas eta prestakuntza-jardueren programa anitza dugu, betiere kirolaren balioekin lotuta, parte-hartzailea klubak bere baitan dituen bost oinarri etikoetan hazi eta hezteko: talde-lana, lidergoa, besteekiko errespetua, autokontrola eta esfortzua.
Gure helburu nagusia haurrek aisialdia eta prestakuntzarako era positiboan esperimentatzea da, balioetan heziz, kirola eta prestakuntzaren binomioaren bidez. Futbolaren bidezko heziketa prozesu intentsiboa garatzen dugu bertan.
Jaikitzen direnetik oheratzen diren arte, gure partaideek zuzenean biziko dute zer den talde eta indibiduo gisa haztea Antiguoko KEko hezitzaileek zuzendutako prestakuntza eta kirol programaren barruan.
Oraindik izena eman gabe?
Antiguoko K.E.
Antiguoko KEaren eredu pedagogikoa Hezkuntza Hedatuaren kontzeptutik abiatuta sortu da, hezkuntza edozein unetan gerta daitekeela ziurtatzen duena. Hori garatzeko, irakaskuntza-prozesuaren oinarrizko 3 arloak landu ditugu, eta gure edukiak 3 jarduera-ardatzen inguruan antolatzen dira:
- NI gizabanakoarekin.
- GU taldearekin.
- HAIEK, besteekiko harremanean.
Antiguoko K.E.ko errendimendu-campusean asteko programazio bat diseinatzen da, eta bertan balio edota jarrera nagusi bat bat lantzen da egunero, funtsezko 5 balioren gainean. Kirol eta prestakuntza jarduera guztiak balio horren ingurukoak dira:
- Astelehena, LIDERGOA.
- Asteartea, AHALEGINA.
- Asteazkena, AUTOKONTROLA.
- Osteguna, TALDE-LANA.
- Ostirala, ERRESPETUA.