
Azken aurreko jardunaldian Zumaiakoren aurka galdu ondoren, Endika Moralesen taldeak agur esan zion lidergoari eta, ondorioz, zuzenean igotzeko aukerari. Kolpe gogorra, zalantzarik gabe, baina taldeak aste bikaina egin du, batasunetik, datozen hurrengo erronkei aurre egiteko.
Talde urdinak liga erregularra amaituko du igande honetan 16:30etan Errotazar futbol zelaian (Deba) Ondarbeltz Amaikak Mutriku taldearen aurka jokatuko duen partidan. Sailkapenari dagokionez bi taldeek jokoan ezer ez duten arren, biak hiru puntuak bilatzen saiatuko dira liga erregular zoragarri, luze eta gogor honi agur esateko.
Prozesua arrakastatsua izan da gure taldearen interesentzat, eta hasi bezala amaitzen saiatuko dira, etxetik kanpo irabaziz. 70 puntuak gainditu ditugu, eta kopuru hori ez dago edozeinen eskura. Beraz, play-offaren aurretik, gozatzeko, lehiatzeko eta liga erregular honetan egindakoari amaiera duin zein polita emateko partida. Zuetaz harro.