8 jokalari eta jokalari ohi urdinek egun zoragarriak bizi zituzten Las Rozaseko instalazioetan. Izan ere, 16 urtez azpiko Euskadiko selekzioa 16 urtez azpiko Estatuko Txapelketan loria lortzeko atarian geratu zen.


Lehenik eta behin, Madrileko selekzioaren aurka jokatu behar izan zuten finalerdietan. Bertan Euskadiko selekzioak 1-0 irabazi zuen eta Oihan Vicente Euskal Kadeteko gure kapitainak gol bat sartu zuen. Euskadiko Futbol Federazioak bere webguneko kronikan adierazten duen bezala: “Partidako 7. minutuan, Oihan Vicentek Euskadiri garaipena emango zion gola sartu zuen. Xuban Fernandezek korner bat atera eta Urko Liceagak baloia bigarren zutoinetik areako bihotzera zerbitzatu zuen. Erdiko atzelaritik erdiko atzelarira, hortik agertu baitzen bere atzealdeko kidea 0-1ekoa sartzeko. “


Azkenik, apirilaren 28an, igandean, final handia jokatu zen Kataluniako selekzioaren aurka, non norgehiagoka on bat egin ondoren, euskal selekzioak ezin izan zion markagailuari buelta eman aurkariaren golaren ondoren. Sari “potoloa” ez eraman arren, txapelketaren azken fase honek esperientzia ahaztezina utzi du espedizio osoarentzat eta bere familientzat.


Lerro hauen bitartez, gure hiru jokalariak diren Beñat Aramburu, Oihan Vicente eta Iñigo Sainz De Leciñana zoriondu nahi ditugu, eta baita Xuban Fernandez, Urko Liceaga, Aimar Enparantza, Ian Sanchez eta Danel Narvarte jokalari ohiak ere. Aldi berean, aipatutako azken bi jokalarien lesioen harira, animoenik beroenak bidaltzen dizkizuegu eta espero dugu laster berdegunean elkar ikusi ahal izatea.