Txema Fraile eta Josu Zubia Gipuzkoako kadete mailako selekzioko hautatzaileek jakitera eman dute datorren asteazkenean, urriaren 23an, 17:00etan, Idiazabalgo Arizkorretan egingo den entrenamendurako deitu dituzten jokalarien zerrenda. Aukeratutako jokalarien artean Antiguoko Kriol Elkarteko hiru ordezkari nabarmentzen dira. Hain zuzen ere, Oihan Rubio, Asier Silva eta Txomin San Juan deitu dituzte saio honetarako.