
Salouen dira gure emakumezkoen egiturako talde guztiak (gogora dezagun apirilaren 14ko asteburu arte ez dutela lehiatuko). Aurrez ordea, emankorra izan den beste asteburu bat utzi digute. Ohorezko Erregionalaren txanda izan zen norabidea marraztea Ostiralean. Izan ere, Endika Moralesen taldeak 2-3 gainditu zuen Intxaurdi hiru aldiz markagailuan aurreratu behar izan zelarik. Sufritu baina landutako garaipena lidergoan mantentzeko. 7 partida gelditzen dira eta talde honen gose zein grinak ez dute mugarik. Guztiok lagunduko dugu denboraldi honen amaieran.
Ohorezko Kadeteak ere garaipena lortu zuen Martutenen, Saloura alde egin baino ordu batzuk lehenago jokatutako partidan. Gurrurenek ez zuten hutsik egin eta 1-4ekoa erdietsita irribarre batekin ekin zioten bidaiari, Tarragonararako norabidean. Ildo beretik, Cotirenek Berion hiru puntuak eskuratu ahal izan zituzten, nahikotxo sufritu ondoren, Usurbil sendo baten aurka. Talde gorriak bikain lehiatu zuen norgehiagoka eta lanak gogor egin behar izan zituzten gure neskek.
Azkenik, gure infantilek ere garaipen borobilak lortu zituzten. Maialen eta Oihaneren taldeak 4-1eko markagailuarekin garaitu zuen Tolosa eta Mundaizeko futbol zelaian lortu zituen 3 puntuak Jonen taldeak Martuteneren aurka (0-3). Denboraldiko azken sasoiari begira, bi taldeek helburu politak dituzte aurretik eta horiek lortzeko denon bultzada beharko dute.
Atseden hartu, neskak, merezi duzue eta.