Gure areto futboleko taldeak Hirugarren RFEFko 6. multzoko lidergoa eskuratu du Tolosala A.F. K.E. taldeari 5-3 amaitu zen partida zirraragarri batean irabazita. Denboraldia oraindik amaitu ez den arren, lidergoa ziurtatu dugu bost jardunaldi jokatzeke ditugulako, eta hori lorpen ikaragarria da gure jokalari eta teknikarientzat. Hala ere, benetako erronka oraindik etortzeke dago, igoera lortzeko azken urrats garrantzitsuenari egin behar baitiogu aurre, play-offari.


Datorren maiatzaren 26an, Antiguokoko zale guztiei dei egiten diegu gurekin bat egin dezazuen Pio Barojan, non igoerari begira partida erabakigarri batean jokatuko dugun, garaipenak final handia jokatzeko txartela emango ligukeelako,  zeina garaileak automatikoki igoera lortzen duen partida izanik. Beraz, zuetako bakoitzaren laguntza behar dugu kantxa betetzeko eta gure jokalarientzako benetako gotorleku bihurtzeko. Hau ez da edozein partida, igoeraren ametserako pauso erraldoi bat emateko unea baizik.


Zorte on liga erregularrean geratzen denarentzat eta zorionik beroenak lidergoa eskuratzeagatik. Orain ospatzeko eta geratzen zaizkigun erronka handiei aurre egiteko unea da. Datorren play-off zirraragarriari buruzko azken berriak ematen joango gara sare sozialetatik.