Gaur goizean ospatu den zozketari esker Gazteen Euskal Kopako lehenengo kanporaketaren norgehiagokak ezagutu ditugu, eta ez du nolanahiko partida jokatuko Unai Gazpioren taldeak, Lezamara bidaiatu beharko du Athleticen aurka jokatzeko. Partida horretatik final-laurdenak jokatuko dituen talde bat aterako da. Egun hauetan jakingo dugu eguna eta ordua, sare sozialen bitartez abisatuko duguna.