Gizonezkoen lehen taldea denboraldiko lehen irteerari aurre egiteko prestat dago Gazteen Ohorezko Mailan. Lehen jardunaldian Danok handi baten aurka garaipena lortu ondoren (1-2a iraulita Barnetok penaltiz eta Enaitzek sartutako golei esker), taldea konfiantzaz helduko da erronka latz bati aurre egiteko: igande honetan, 12:00etan, Lezaman Athletic Cluben aurka jokatzea.


Izan ere, talde bilbotarraren etxea eremu zaila izan da edozein talderentzat, eta oraingo honetan ez da desberdina izango. Athleticek 4-0eko porrot gogorra jaso zuen UD Logroñesen aurka bere lehen partidan, eta ez da unerik onenean iritsiko, baina hori ez da aitzakia izango gureentzat. Taldeak badaki horrelako lehia batean edozein desgrazia garestia izan daitekeela, aurkariak potentzial handiko taldea duelako eta etxean beti delako arriskutsua.


Talde urdinak partida ia perfektua egin beharko du lerro guztietan zerbait positiboa ateratzeko. Orain arte lan handia eginda eta edozeinekin lehiatu gaitezkeelako konbentzimenduarekin eta ziurtasunarekin, maila goreneko zelai batean ezustea emateko eta ia hasi ez den denboraldi honetan batzen jarraitzeko erronka dugu.