Gizonezkoen lehen taldeak Eibar hartu zuen mendean Berion jokatutako partida zirraragarri batean. Hasiera zaila izan arren, talde urdinak markagailuari buelta ematea lortu zuen bere laugarren garaipena jarraian lortzeko. Izan ere, Eibar, biziagoa hasieratik, nagusi izan zen lehen minutuetan. Zailtasunak zailtasun, Antiguokok aurretik jartzeko aukera garbiak izan zituen, baina ezin izan zituen zehaztu. Aldiz, talde armaginak bereetako bat aprobetxatu zuen aurrea hartu eta atsedenaldira 0-1ekoarekin iristeko.


Aldagelako uneak eragina izan zuen eta Antiguoko beste aurpegi batekin atera zen bigarren zatian. Bost minutu pasata, Txirok berdinketa sinatu zuen, Garmenen pase eta jokaldi bikain baten ondoren. Taldeak tematuta jarraitu zuen eta Miguelek, zentrotxut batekin, 2-1ekoa lortu zuen. Eibar jokalari bat gutxiagorekin geratu zen, azken gizon gisa txartel gorria ikusi ondoren. Luzapenean, Enaitzek partida erabakita utzi zuen markagailua itxi zuen gol eder batekin.


Garaipen honi esker, taldeak sailkapenean gora egiten jarraitzen du eta sentsazio onak indartzen ditu lau garaipeneko bolada baten ondoren. Goraka doan talde honek gerra egiten jarraituko duela agintzen du.