Taldeak Otsaileko azken partidan garaipena lortu zuen lau astez garaipenik lortu gabe egon ondoren. Iragan astean Realaren aurka erakutsitako sentsazio onei jarraipena eman zien taldeak eta Mendiaren mutilek ez zuten hutsik egin, CD Tudelanoren aurka 3-1ekoa lortuz.


Talde nafarra puntuak urratzeko premia handiarekin iritsi zen eta partidaren lehen uneetatik zerbait batzea oso zaila izango zela ikusirazi zuten. Partidaren lehen uneetan Jakesen golarekin aurreratu zen geure taldea.


Golak ez zion aurkariari batere onik egin baina partida lehiatzen jarraitu zuten puntuak lortzeko beharra erakutsiaz. Baloi luze asko egon ziren, partidak joan-etorri asko izan zituen eta arrisku sortzen saiatu ziren bigarren jokalditik abiatuz baina ez ziren erraz iristen Mikelek defendatutako atera.


Tuterakoen arrisku handiena, Axelen lanari esker gelditu zen eta baloi luzeak Galder eta Victorrek goitik bikain egindako lanari esker neutralizatu ziren. Aitzitik, geure erasotzaileek ez zuten bigarren gola egiteko asmatzerik izan eta atsedenaldira 1-0ekoarekin iritsi ziren.


Bigarren zatian, protagonista berberekin eta aldaketarik gabe, taldea partida erabakita uzteko asmoz zelairatu zen eta Searak ateratako korner batean Jakesek bere kontu partikularreko bigarren gola sartu zuen geureak bi goleko abantailarekin markagailuan aurretik jarriz.


Ordea partida erosoa izatetik urrun, talde nafarrak behin eta berriz geure atea bilatzen jarraitu zuen. Jende gehiago pilatu zuten erasoko egoeretan, eta horrela erdiraketa batean atzelari baten eskuan jo zuen baloiak eta epaileak penaltia adierazi zuen, CD Tudelanok markagailuan aldea murriztu zuelarik.


Azken uneetan, geure aurrelariak baloi bat jaso zuen oposiziorik gabeko egoera batean eta Crespori goleko pasea eman ondoren, partida erabakita utzi genuen.


Hiru puntu hauekin taldeak 41 puntu lortu ditu eta Errioxako lurretara du irteera datorren asteburuan. Martxoak duen egutegiaren arabera bi jardunaldi besterik ez ditu taldeak eta lehenengoa martxoaren 4an CD Berceoren aurka jokatuko dugu batzen jarraitzeko helburuarekin. Sailkapen-egoera zailean dagoen aurkaria da, baina ziur ez dituela kontuak erraz jarriko partida bakoitzean ongi  lehiatzen baitu, emaitzetan islatzea lortu ez arren.


FICHA TEKNIKOA:

 

 

Antiguoko Kirol Elkartea: Eizaguirre, Arrikarte, Martin (Crespo 74′), Garrido, Goikoetxea, Osa, Pinillos, Seara (Martinez-Barranco 74′), Gorosabel, Abouallal, Ochoa (Telleria 64′)

Entrenador: Mendia Gomez, Iñigo

 

C.D. Tudelano: Liarte, Hernandez (Font 63′), Gnamadio, Egea, Lobo (Bogdan 73′), Zubiri, Boisseron (Urrios 63′), Garcia (Rodriguez 46′), Barragan, Planas (Gimeno 87′), Valdivia

Entrenador: Sebastian Gil, Diego

 

Árbitro: Bañares Zapatel, Asier (Árbitro), De losantos  Araujo, Alex Xabier (Asistente) y Gutierrez Ruiz, Javier (Asistente)

 

Goles:

 

1-0 (11′) – Gorosabel

2-0 (57′) – Gorosabel

2-1 (76′) – Gnamadio

3-1 (90+2′) – Crespo