Asteburu honetan Espainiako Autonomietako Selekzio Autonomikoen txapelketako lehenengo fasea kantabriar lurretan jokatu zen, non euskal selekzioko 16 urtez azpiko selekzioak bi partidak irabazi zituzten  Errioxa eta Kantabriaren aurka eta multzoko lehenengo postua eskuratu zuten. 6 puntutik 6 lortuta, 4 gol sartuta eta bakarra hartuta, 16 urtez azpiko selekzioak onenekin lehiatuko dira otsailaren 6tik 9ra bitartean jokatuko den Urrezko Fasean. Bertan aritu ziren gure Euskal Kadeteko Igor Garcia eta Harriet Ugarte. Azken honek, gainera, 2-1ekoa lortu zuen Kantabriaren aurka. Lerro hauen bitartez gure bi jokalari hauek zoriondu nahi ditugu, eta ez dugu zalantzarik beraien ekarpenak taldak daraman dinamika hain positiboaren seinale direla.