Endika Moralesen taldeak Oiartzun jasoko du ligako hogeita zazpigarren jardunaldian. Partida igandean izango da, 10:30etan Berion, eta aurreko asteko berdinketaren ondoren, bigarren postutik ekingo diote ziragarria izango den hilabete honi.


Ezin gara sailkapenak esaten duenari begira gelditu, izan ere, bi taldeen arteko desberdintasuna agerikoa izanagatik ere, liga honetan ez dago partida errazik, eta asko landu beharko dute lehia hasieratik bukaerara gure neskek puntuak etxean gelditzea nahi badute. Gainera, jakina da azken aldian etxean puntuak metatzea lan zaila izaten ari dela taldearentzat, eta horregatik esfortzu eta intentsitate aldetik ezin gara arerioa baino gutxiago izan.


Sartu gara maiatzean, ligako amaiera jazotzen den hilabetean. Dena jokoan dagoen honetan, garrantzitsua izango da puntuak metatzen joatea, bidean aurrera jarraituz eta aurkitzen ditugun oztopo guztiak gaindituz. Orain arte bezala, alegia. Konfidantza eta batasuna hilabete erabakigarri honetarako.