Gazte mailako liga txapelketa autonomiko eta estatalak amaitu dira eta gure bigarren taldeak eta hirugarrenak Euskadiko Futbol Federazioak antolatzen duen Gazteen Euskal Kopan parte hartzeko txartela lortu dute.


Beraz, gure klubak jokalari gaztez osatutako talde bat izango du, lehiaketa on bat egiteko eta denboraldia ahalik eta ondoen luzatzeko helburu sendoarekin, mailarik gorenean lehiatuz. Beraz, ilusioa eta lana ez dira faltako hainbat kanporaketa gainditu ahal izateko.


Lehenengoa, asteburu honetan bertan jokatuko den final-zortzirenetakoa da. Horretarako, ezagutzen dugu jada aurkaria, data eta ordutegia. Bilbon egindako zozketan egokitu zaigun aurkariari dagokionez, Aretxabaleta U.D.k denboraldi bikaina egin du Euskal Ligan, eta ez da urrun egon igoera lortzeko aukera izatetik, urtea 61 punturekin amaituz.


Partida Berion jokatuko da larunbatean, hilak 27, 15: 30ean eta final-laurdenetarako txartela jokoan izanen dugularik bertan. Ohar gisa, argitu behar da erronda hau eta hurrengoa partida bakarrera izango direla eta finalerdia eta finala egoitza bakarrean izango direla, lauko formatuan Gernikako Urbietako kirol instalazioetan.


Bultza ekipo!