Olatu urdina iritsi da Salour. Gaur eta bihar bitartean geure taldeek Costa Daurada Cupeko sailkapen faseko partidak jokatuko dituzte. Hainbat kategoriatako jokalari zein entrenatzaileak Cambrils Park Resorten egun apartak pasatzeko asmotan iritsi dira, Tarragonako herri ezagunean dagoen kanpinean, kalitate handiko lekua delarik, aparteko erosotasunak, berme handiko instalazioak eta esperientzia ahaztezina eskaintzen baititu parte-hartzaile eta laguntzaile guztientzat.


Hain ingurune pribilegiatua izanik, espero dugu kirol-esperientzia hau lehiakorra izateaz gain, aberasgarria eta gogoangarria izatea taldeetako kide guztientzat. Taldearen eta klubaren barruan pertsonen arteko harremanak garatzen jarraitzeko aukera bikaina. Laburbilduz, Costa Daurada Cupeko edizio hau parte-hartzaileen memorian grabatuta geratzea nahi dugu. Has dadila festa.