Gizonezkoen egituran ere garaipenez betea, emakumezkoenean gertatu zen bezala. Asteburu biribila, gureen izaera lehiakorra islatzen duten emanaldi kolektiboekin. Honats partida bakoitzak utzi zuena: 

 

Jubenil Nazionala 1-0 Eibar

Mardaren taldeak bolada onean dagoen Eibarren aurkako 3 puntuak eskuratu zituen larunbat arratsaldean.. Taldea, partidaren hasieratik, oso jarrera onarekin eta ideia argiekin zelairatu zen. Hasierako minutuetan, Eibarrek, hobeto zelairatuta, hurbilketa arriskutsuren bat izan zuen. Pixkanaka partida orekatzen joan zen eta gure jokalariek nahi zuten partidaren erritmoa ezartzen joan ziren. 22. minutuan Oihan Rubiok 1-0ekoa jarri zuen talde jokaldi bikain baten ondoren. Taldeak goranzko lerroan jarraitu zuen lehen zatiaren amaierara arte, eta markagailua handitzeko abagune argiak izan zituen.

 

Bigarren zatiak partidu berdina izaten jarraitu zuen zuen, bi taldeen aldetik kontrol gehiago eta aukera gutxiagorekin. Erritmoa jaisten hasi zen eta aulkiak erreakzionatu nahian mugitu ziren. Bi talde on aurrez aurre baloia lapurtu nahi zuten euren joko ideia islatzeko. Urdin taldearen aldeko emaitzarekin, Eibarrek gehiago saiatu eta arriskatu behar zuen, baina markagailua ez zen mugitu Berion. Taldearen moralerako oso garrantzitsua den garaipena, bere aukeretan sinestea eta denboraldiko bigarren garaipena eskuratzea dakarrena. Seigarrenak sailkapenean, 15 puntutik 8rekin. Hurrengo helburua, Santutxu.

 

Getxo 0-2 Euskal Jubenila

Partida erritmo biziarekin hasi zen, baina geureak izan ziren aurretik jartzeko aukerarik argienak izan zituztenak. Azkenean, Iturbek markagailua irekitzea lortu zuen korner baten ondoren erremate bikain batekin, Julenek atsedenaldira abantailarekin eramanez.

 

Bigarren zatian, urdineek ekimena mantendu zuten eta arriskua sortzen jarraitu zuten. Ordu betera, Getxo jokalari bat gutxiagorekin geratu zen, baina partida irekita mantendu zen, bi aldeetatik aukerak iritsiz. Hala ere, Viñolasek 0-2koa jarri zuen erdiraketa on baten ostean, garaipena ziurtatuz eta azken minutuetan lasaitasuna emanez. Hiru puntu baliotsu etxetik kanpo, atea hutsean eta hazten jarraitzeko sentsazio onak lortuz.

 

Euskal Kadetea 2-1 Getxo

Hirugarren partida etxean eta hirugarren garaipena. Iraolaren taldeak sendotasuna eta erreakzionatzeko gaitasuna erakutsi zituen hasiera zail baten ondoren. Getxok aurrea hartu zuen markagailuan hasiera hobearen ondoren, baina pixkanaka gureak partidaren jabe egin ziren eta meritu handiko emaitza lortu zuten. Xemarkek partida berdindu zuen atsedenaldiaren aurretik (1-1). Bigarren zatian, talde urdina nagusi izan zen eta saria Joanesek penaltiz sartutako golarekin iritsi zen amaierarako hamar minuturen faltan. Taldea goiko postuetan mantentzen duen garaipen handia.

 

Kostkas 3-6 Ohorezko Kadetea

Hasiera zaila lehen urteko Kadeteentzat, hamar minutu eskasetan 2-0 galtzen baitzuen. Hala ere, erreakzioa berehalakoa izan zen: hamar minututan taldeak partida berdindu zuen, eta ordu erdirako 2-2koa ezartzea lortu zen Telmoren eta Haiyangen golei esker.

 

Bigarren zatia ere antzera hasi zen, etxekoek aurrea hartu baitzuten (3-2). Baina Telmo berriro agertu zen 48.ean berdinketa jartzeko, eta Nurren bikoitz batek behin betiko buelta eman zion markagailuari. Etxekoak iada bat gutxiagorekin zirela, Telmok bere hat-tricka osatu zuen partida amaitzeko. Garaipen sendoa batzen jarraitzeko.

 

Infantil Handi +5-0 Intxaurrondo

Beldaren taldearen garaipen argia eta merezia, hasieratik amaierara jaun eta jabe izan zena. Talde urdinak sendotasun handia erakutsi zuen, baloia menderatzen eta ideietan argitasuna erakusten, astean zehar entrenamenduetan egiten den lana islatuz. Partiduak kontzeptuak finkatzen jarraitzeko eta partidaz partida hazten ari den talde baten eraketa indartzeko balio izan zuen.