
Urtarrileko azken asteburua egitura maskulinoko gure taldeentzat. Hilabete honetan ondo bukatzen saiatuko dira helburu handiak lortzen jarraitzeko.
Jubenil Nazionala – Betoño
Partida bikaina Julenen taldearentzat, Betoñoren aurka neurtuko baititu indarrak Berion. Lehen itzuli bikaina egin duten bi talde izango dira aurrez aurre, eta horregatik bisitariak bigarren doaz eta etxekoak hirugarren, biak Athletic liderrari gertutik jarraituz. Espero dezagun gure mailarik onenean egotea, duela gutxira arte galdu gabe zegoen Betoño mendean hartzeko. Goazen Mutilak!
Partida igandean 15:30etan Berioko instalazioetan.
Abetxuko – Euskal Jubenila
Gariren taldearentzat neurketa zaila etxean beti borrokalari agertzen den talde baten aurka. Nahiz eta Abetxuko sailkapenean azkena izan, ez dugu datu horrekin fidatu behar eta dena eman behar dugu auzora hiru puntuekin beltatzeko.
Partida larunbatean 18:00etan Ametsa futbol zelaian (Vitoria-Gasteiz).
Kostkas – Euskal Kadetea
Mikelen taldeak derbiarekin emango dio hasiera bigarren itzuliari, Kostkasekin neurtuko baititu indarrak Matigoxotegin. Bi taldeak puntu bakar batez bananduta daude, eta, beraz, neurketa serio eta oso bat egin beharko da eszenatoki zail honetan garaipena lortzeko.
Partida igandean 12:15ean Matigoxotegi futbol zelaian (Donostia).
Martutene – Ohorezko Kadetea
Lehen urteko kadeteak kanpoan jokatuko du txapeldunen faseko bigarren jardunaldian. Elgoibarren aurka partida bikaina egin baina saririk gabe geratu ondoren, Iraolaren mutilek lehen garaipena bilatuko dute Martutenen aurka. Beraz, puntu gosez dauden bi talde izango dira aurrez aurre.
Partida igandean 12:15ean Martutene futbol zelaian (Donostia).
Real Sociedad – Infantil Handi
Partida ikusgarria gure bigarren urteko Infantilarentzat, Realaren aurka neurtuko baititu indarrak Zubietan. Gure taldeak lider jarraitzen du, eta txuriurdinak hirugarren postuan daude 14 punturekin. Ilusioa eta erabateko konfiantza dago erronkaren aurrean.
Partidua larunbatean 10:30etan Zubietako instalazioetan (Lasarte).
Infantil Txiki – Danena
Lehen urteko Infantil taldeak etxean jokatuko du Danenaren aurka larunbatean, bigarren orduan. Beldaren taldeak garaipena bilatuko du Realaren eta Eibarren aurka bi berdinketa sinesgarri lortu ostean. Oraingoan, denboraldi interesgarria egiten ari den Danena izango dute aurkari.
Partidua larunbatean 10:30etan Berioko instalazioetan.