
Asteburu honetan, gizonezkoen egiturako taldeek irteera zailak eta funtsezko partidak jokatuko dituzte. Bigarren jubenila Bilbora joango da Indautxu aurkari gogorrari aurre egiteko. Euskal Gazteak, berriz, garaipenaren bideari heldu nahi dio etxean, Lakua Arriagaren aurka. Euskal Kadetea Gasteizera joango da Abetxukon azken urteetan klubak izandako bolada txarrari amaiera emateko, eta Ohorezko Kadetea bigarren garaipena jarraian lortzen saiatuko da Euskalduna Andoaindarraren aurka. Maila baxuagoetan, Infantil Handi Vaskoniaren aurkako derbi zirraragarri baterako prestatzen ari da, eta Infantil Txikik eskarmentua batzen jarraituko du Internacionslen aurka.
Gazte Nazionala
Unai Gazpioren taldeak denboraldiko irteera zailenetako bati egingo dio aurre Indautxuren aurka Bilbon larunbat arratsaldean. Etxeko taldea aurkari gogorra izango da, ideiak argi eta joko eredu oso zehaztuarekin. Igo berria izan arren, dagoeneko 7 puntu lortu ditu eta, Betoñorekin batera, denboraldi honetan galdu ez duen bi taldeetako bat da. Hala ere, gure taldeak ere denboraldi hasiera bikaina izan du, 10 puntu lortuz bost partidatan. Bolada honi eustea ez da erraza izango, eta horretarako partida bikaina egin beharko dugu alderdi guztietan hiru puntuak ekarri nahi baditugu.
Partida larunbatean 18:00etan Iparralde futbol zelaian (Bilbo).
Euskal Jubenila
Gariren taldeak garaipenaren bidera itzuli nahi du Gobelan estropezu egin ostean. Mutilek ondo lan egin dute astean zehar, larunbatean partida handia egingo dutela sinetsita. Sailkapenean 10 punturekin, Lakua Arriaga izango dugu aurkari, oraindik porrota ezagutzen ez duen eta 9 puntu lortu dituen talde gasteiztarra. Etxean, jokatutako bi partidak irabazi ditugu, eta gaztelerazko esaera zaharrak dioen bezala: “no hay dos sin tres”.
Partidua larunbatean 15:30etan Berioko instalazioetan.
Euskal Kadetea
Bigarren urteko kadeteak irteera zail bati egin behar dio aurre Arabako lurretara, bereziki Gasteizko Abetxuko auzora. Etxeko taldeak espero zuen hasiera izan ez duen arren, 12tik puntu bakarra eskuratuta, aurkari zaila izango da. Gureek, berriz, Eibarren aurkako porrotaren zapore txarra kendu nahiko dute zelai zail honetan lortutako garaipenarekin. Euskal Kadete Mailako aurreko norgehiagoketan, emaitzak 3-0 izan ziren arabarren alde 22/23 denboraldian eta 2-2ko berdinketa 23/24 denboraldian. Espero dezagun estatistika hori apurtzeko gai izatea. Bidaia ona izan.
Partida igandean 12:30ean Ametsa futbol zelaian (Vitoria-Gasteiz).
Ohorezko Kadetea
Emaitza ezberdinekin hasi ondoren, Iraolaren taldea ziur dago bihar bigarren garaipena jarraian lortzeko egun handia izan daitekeela. Euskalduna Andoaindarrak, gure aurkariak, hasiera sendoa izan du, 9 puntutik 7 lortuz. Gure helburua taulan lortzea da, eta, horretarako, lehen minututik inposatu behar dugu gure nortasuna etxean.
Partidua larunbatean 12:00etan Berioko instalazioetan.
Infantil Handi
Derbia Infantil Handirentzat Vaskoniaren aurka larunbat goizean Puion. Bi taldeak puntu kopuru berarekin datoz, eta Uritzen taldea, Matigoxotegin Kostkas mendean hartuta, garaipena errepikatzen saiatuko da talde amaratarraren aurka. Jokalariek euren hobekuntza prozesuan murgilduta jarraitzen dute, eta partidak hori erakusteko aukera bikainak dira.
Partida larunbatean 10:00etan Puio futbol zelaian.
Infantil Txiki
Belda taldearen hirugarren partida, kirol zoragarri honetaz gozatzen eta ikasten jarraitzko helburu irmoarekin. Partidei dagokienez, oraingoan Internacional intxaurrondotarra izango da aurkaria, maila gorenean lehiatzeko asmoz iritsiko dena. Gureek, berriz, minutuak eta sentsazioak pilatzen jarraituko dute futbol hamaikako formatuan.
Partidua larunbatean 10:30etan Berioko instalazioetan.