Lehia interesgarriz jositako asteburua egitura maskulinoko gure taldeentzat. Jubenil Nazionalak garaipenaren bidea berreskuratu nahi du Tolosaren aurka, eta Euskal Jubenilak proba gogorra jokatuko du Sarrienan Leioaren aurka. Kadete mailan, Euskal Kadeteak bere momentu onari eutsi nahi dio Abetxukoren aurka, eta Ohorezko Kadetea bueltan da geldialdiaren ondoren, Zarautzen lehia gogorra izango baitu. Azkenik, Infantil Txiki taldeak lehiaketari ekingo dio berriro, hiru astez jokatu gabe egon ondoren. Jarraian, topaketa bakoitza errepasatuko dugu:


Jubenil Nazionala – Tolosa

Julenen taldea garaipenaren bidera itzultzen saiatuko da Indautxuren aurka etxean galdu eta Zubietan puntu baliotsua lortu ondoren. Gureak goiko postuak lortzeko borrokan murgilduta daude eta garaipen bakoitza erabakigarria da borroka horretan jarraitzeko. Aurrean konfiantzaz helduko den Tolosa izango du, Eibar 2-0 mendean hartuta azken partidan. Joaneko partidan,  talde urdina 1-2 nagusitu zen.

Partidua larunbatean 15:30etan Berioko instalazioetan.


Leioa – Euskal Jubenila

Gariren Sarrienako taldeak Leioa izango du aurkari, bigarren sailkatua eta ligakl talde sendoenetako bat. Azken porrotaren ondoren, gure taldeak sentsazioak berreskuratu nahi ditu eszenatoki zail batean, 40 puntu lortzeko helburuarekin. Erronka zaila, baina motibagarria. Konfiantza osoa taldearengan.

Partidua igandean 12:00etan Sarrienako instalazioetan (Leioa).


Euskal Kadetea – Abetxuko

Mikelen taldea sasoi onean dago eta ildo beretik jarraitu nahi du. Horretarako, Abetxuko hartuko du Berion, ligako 23. jardunaldian. Funtsezko partida da bi taldeentzat, bakoitzak bere helburuetara hurbiltzea baitute xede.. Joanekoan, golik gabeko berdinketa (0-0) islatu zuen markagailuak, eta horrek beste lehia parekatu bat aurreratzen du.

Partida larunbatean 12:10ean Berioko instalazioetan.


Zarautz – Ohorezko Kadetea

Inauterietako etenaldiaren ondoren, Iraolaren taldea txapelketara itzuliko da, txapeldunen fasean duen dinamikari eusteko asmoz. Gaur egun, bosgarren postuan dago 11 punturekin eta eskalatzen jarraitu nahi du. Aurrean Zarautz bizi eta borrokalaria izango du, bi garaipen, hiru berdinketa eta porrot bateko balantzearekin ailegatzen dena. Duelu zoragarria espero da.

Partida larunbatean 10:45ean Astiko instalazioetan (Zarautz).


Real Unión – Infantil Txiki

Hiru astez lehiatu gabe egon ondoren, Beldaren taldea ilusioz beteriko erronka batekin itzuliko da: Stadium Gal bisitatu eta Real Unionen aurka neurtuko ditu indarrak. Gureek ez dute partidurik galdu txapeldunen fase honetan eta bolada ona luzatzea izango dute helburu. Bestalde, Real Unionek etxean berdindu du berriki Lagun Onaken aurka eta San Martzial gainditu du derbian (0-2). Duelu erakargarria indarrez itzultzeko.

Partidua larunbatean 12:00etan Galeko instalazioetan (Irun).