
Non League Day-en barruan sartzen den Euskal Ligako Kadetearen partida aurreko albistean aztertu dugun arren, gainontzeko taldeek Aste Santu aurretik ekingo dioten lehia garrantzitsu hauei. Merezitako atsedenaren aurretik lanak ongi egin beharra daude.
GAZTEEN LIGA NAZIONALA
Alaves gasteiztarra jasoko du Berion gure bigarren taldeak. Babazorroak gai izan ziren urdinei joaneko partidan 2-1 irabazteko, oso neurketa lehiatu eta zail batean. Ondorioz, espero dugu Beriok bere bultzada ematea gureek garaipena lor dezaten. Zubietakoa gogorra izan zen arren, taldeak la nona egin du astean zehar eta ahaztu beharrekoak albo batera utzi eta igandeko erronkan pentsatzen dabil burubelarri. Izan ere, denboraldi bikaina egiten ari dira eta goiko postuetan mantentzeko merezimenduak pilatzen jarraitu nahi dute mutilak. Ez etsi, eutsi.
Partida igandean 16:00etan Berio futbol zelaian
GAZTEEN EUSKAL LIGA
Sailkapenean puntu bakarrera aurkitzen diren bi talde izango ditugu nor baino nor Etxezurin, Deustoko auzoan kokatzen den zelai ederrean. Talde gorria eta talde urdina garaipen gosez daude, beheko postuetatik ihes egiteko balioko bailikete horrek. Gureak bi porroten ondoren iritsiko dira neurketara, eta espero dugu mailarik onena ematea urrezko hiru puntuak lortzeko. Erronka handia, baina prest gaude, eta horrela erakutsiko dugu. Goazen.
Partida larunbatean 19:15ean Etxezuri futbol zelaian (Bilbo)
KADETEEN OHOREZKO MAILA
Beraun bisitatuko du Mikelen taldeak Ohorezko Kadeteen ligako jardunaldi honetan.Sentsazio positiboekin eta garaipenarekin berriz topatzeko unea da mutilentzat, eta horretarako etxean talde sendoa den talde errenteriarra gainditu beharko dute. Asteak kontzeptuak zuzendu eta indarguneetan sakontzeko balio izan du, eta ezin hobeto iritsiko dira mutilak neurketa garrantzitsu honetara. Zorte on.
Partida igandean 12:30etan Beraun futbol zelaian (Errenteria)
INFANTIL HANDI
Partida ziragarrian Berion ikusi ahal izango duguna larunbat goizean. Izan ere, Martutene eta bigarren urteko infantilaren arteko lehia emozio bizikoa izango dela aurreikusten da. Talde urdin-beltza Vasconiarekin lidergoan doa, eta hori denboraldi ikusgarri bat egiten ari direlako da. Gureak Hernaniren aurka irabazi ondoren bigarrena segidan lortzen saiatuko dira Aste Santuko geldialdia baino lehen zapore onarekin amaitzeko.
Partida larunbatean 10:40ean Berio futbol zelaian
INFANTIL TXIKI
Karla Lekuonan jokatuko du lehen urteko Infantilak larunbat honetan. Uritzen taldeak bolada bikainari jarraipena eman asmoz zelaraituko da, eta horretarako azken asteetan erakutsitako maila berberean lehiatu beharko du ezustekorik ez badu nahi. Talde oiartzuarra ere sasoiko da, azken bi neurketak irabazi baititu. Hortaz, dena ematera eta garaipenaren bila.
Partida larunbatean 15:00etan Karla Lekuona futbol zelaian (Oiartzun)