
Asteburu zoragarria dator gure gizonezkoen taldeentzat. Batzuek dinamika ona sendotu nahi dute, eta beste batzuek, berriz, jardunaldi zailen ostean garaipenarekin topo egiten saiatuko dira. Jarraian, partida bakoitza xehetasunez aztertuko dugu.
Leioa – Jubenil Nazionala
Julenen taldeak irteera zaila izango du Leioa bigarren sailkatuaren aurka, sasoi bikainean baitago talde bizkaitarra, 9 partidatan 7 garaipen lortuz 2025ean. Hala ere, gure taldeak bere bolada eten nahi du, eta hiru jardunaldi garaipenik lortu gabe egon ostean, berriro garaipena lortu.
Partidua igandean 12:30etan Sarrienako instalazioetan (Leioa).
Euskal Jubenila – Arrupe Chaminade
Gure hirugarren jubenilak derbia jokatuko du Berion, etxeko bi porrot gogorren ostean sentsazioak berreskuratzeko helburuarekin. Arrupe Chaminade, taularen erdiko talde sendoa, edozein aurkariri min egiteko gaitasunarekin dator, beraz, exijentziarik handieneko partida espero da.
Partida igandean 15:45ean Berioko instalazioetan.
Gernika – Euskal Kadetea
Mikelen taldea une ikusgarrian helduko da, azarotik galdu gabe eta hiru garaipen jarraian lortuta. Orain, hirugarren postuan sendo jarraitu nahi du denboraldiko bigarren garaipena lortzen saiatuko den Gernikaren aurka.
Partida larunbatean 15:30etan Urbieta futbol zelaian (Gernika).
Ohorezko Kadetea – Aretxabaleta
Zarautzen aurkako porrot gogorraren ondoren, Iraolaren mutilek zailtasun handiko partida jokatuko dute. Aurkaria Aretxabaleta da, txapeldunen fasean galdu ez duen liderra eta igoera lortzeko hautagai argia. Zerbait positiboa ateratzeko, taldeak bere bertsiorik onena erakutsi beharko du eta maila gorenean lehiatu.
Partidua larunbatean 12:20ean Berioko instalazioetan.
Real Union – Infantil Handi
Bi asteko atsedenaren ondoren, Uritzen taldea lehiara itzuliko da erronka garrantzitsu batekin: hirugarren sailkatua den Real Unioni Galen instalazioetan aurre egitea. Irungo derbian 0-5 irabazi zuen azkenekoan etxeko taldeak eta, beraz intentsitate handiko partida izango da.
Partida larunbatean 13:00etan Gal Anexo futbol zelaian (Irun).
Infantil Txiki – Touring
Beldaren taldeak maila bikaina erakusten jarraitzen du txapeldunen fase honetan eta lerro horri eutsi nahi dio Touringen aurka Berion jokatuko duen lehian. Bere aurkaria sasoi onean iritsiko da San Martzial 3-0 mendean hartuta.
Partida igandean 10:30etan Berioko instalazioetan.