
Apirilaren amaierara iristen gauden honetan, gure taldeek aurreko asteko zenbakiak hobetzeko saiakera egingo dute. Aipamen berezia Infantil Handiak jokatuko duen partidari eta Gazteen Euskal Ligako urdinen eta añorgatarren arteko derbiari. Goazen dena ematera, mutilak.
JUBENIL NAZIONALA
Unai Gazpioren taldeak bolada txarrari amaiera ematen saiatuko da igandean Indartsuren aurka. Talde basauritarraren momentua gozoa da benetan, azken hiru partidak irabazi baititu Athletic bezalako arerio handien aurka. Beriora une ezinhobean iristen bada ere, gureak garaipen gosez dira, azken aldian zortea ez baitute lagun. Ez da inondik inora erronka erraza izango, baina konfiantzaz eta harrotasunez ekin beharko zaio goiko postuetan mantentzeko aukera emango luketen puntuak etxean gelditzeko.
Partida igandean 17:15etan Berioko instalazioetan.
EUSKAL LIGAKO JUBENILA
Indautxura eginiko bisitaren ondoren, beste partida zail bat egokitzen zaie Txakarren mutilei. Izan ere, Rezola, bere egituragatik, beti da zelai zaila, eta are gehiago Gaizkak Manterolak zuzendutako talde bat izanda aurrean. Añorgatarrak denboraldi osoa daramate igoera postuengatik borrokan, eta azken aldian emaitza onak lortu ez arren, amaiera arte lehia horretan sartuta egongo den taldea izango da. Gureek joaneko norgehiagokan argi erakutsi zuten irabazteko gai direla (3-3 bukatu zen), eta testuingurura ondo egokitu beharko dira puntuak Antigua aldera ekartzeko. Zorte on.
Partida larunbatean 19:00etan Rezola futbol zelaian (Añorga).
KADETEEN EUSKAL LIGA
Irteera zaila izango dute ere Iker Mendiluzeren mutilek, Sarrienako instalazioetan jokatuko baitute hogeita zortzigarren jardunaldi honetan. S.D. Leioak ez du partidarik galdu etxean abendu hasieratik, eta bolada horri amaiera emateko asmoz zelaraituko dira gureak, 2.postuan mantentzeko borroka ez delako batere erraza izango eta puntu asko metatu beharko direlako helburu hori lortzeko. Partida polita biziko dugu, zalantzarik gabe.
Partida igandean 12:15etan Sarrienako instalazioetan (Leioa).
OHOREZKO KADETEA
Aurreko partidoan utzitako zapore gozoa dastatzeko unea izan dute aste honetan zehar Mikelen mutilek. Hala ere, honek aurrera darrai eta datorrenari begira egon dira astelehenetik, Lengokoak taldearen aurka jokatu beharko du larunbateko lehen orduan Cesar Beniton. Etxeko taldea Aste Santua baino lehen egindako zenbakietara itzultzen saiatuko da, martxoan zehar ez baitzuen norgehiagokarik galdu. Gureak, ordea, aurreko lehian erakutsitako maila mantentzen saiatuko dira, zalantzarik gabe. Erregulartasuna da azken txanpa honi ekiteko armarik eraginkorrena.
Partida larunbatean 9:00etan Cesar Benito futbol zelaian (Donostia).
INFANTIL HANDI
Bolada onean dugu ere Mikelen taldea, astean zehar gogor lan egiteaz gain asteburutan emaitza bikainak erdiesten ari baita. Ez du nolanahiko erronka izango, hala ere, asteburu honetan, Vasconia jasoko baitu Berion txapeldunen faseko hemezortzigarren jardunaldian. Talde amaratarra bigarren postuan dago kokatua, eta garaipen batekin bi puntura hurbilduko ginateke. Joanekoan ikusi ahal izan genuen eran, argumentu asko dituen talde bat da eta lehen minututik amaiera arte arretaz jardun beharko dugu. Aurrera mutilak.
Partida larunbatean 10:30etan Berioko instalazioetan.
INFANTIL TXIKI
Hondarribia kostaldeko herri ederrean jokatuko du Uritzen taldeak larunbat eguerdian. Ama Guadalupeko taldea hirugarren sailkatua dago, denboraldi handi bat egiten dabilelarik, egiari zor. Gainera, ligako azken partidak irabazi egin ditu. Hala ere, gureek badakite lidergoa babestea dela helburu nagusia, eta horretarako lanak bikainki egin beharko dituzte Hondartzan hiru puntuak eskuratzeko.
Partida larunbatean 12:45etan Hondartzako instalazioetan (Hondarribia).