Azken asteburura bizirik iritsi dira Julenen mutilak, eta, horren ondorioz, partida zinez berezi bat jokatzeko aukera izango dute gaur arratsaldean 17:00etan Durangoko Tabira futbol zelaian. Aurkaria ez da edozein izango, Erreala gainditu beharko baita igandeko finalerako txartela lortzeko.

Liga bikaina egin ostean, taldeak bazekien Euskal Kopan ildo beretik jarraitu behar zuela. Kohesioa, ilusioa eta grina ardatz izanik, taldeak fase erregularrean erakutsiko maila bera mantendu du bi aste hauetan, horren ondorioz Arrupe Chaminade eta Athletic kanporatuz.

Oraingoan talde txuri urdina izango dugu parez pare. Partida parekatua eta lehiatua espero da, ligan elkarren aurka jokatu dituzten bi neurketen antzera: Berion gureak nagusitu ziren Barnetoren gol batekin (1-0), eta Zubietan berdinketa eskuratu ahal izan genuen Zearretaren bikoitz batekin.

Goazen finalaren bila mutilak, ametsak bizirik darrai.