
Intentsitate handiko final zirraragarri batean, Athletic Clubek Errege Kopa irabazi zuen Mallorcaren aurka Cartuja Estadioan. Talde zuri-gorriak, penaltietan, garaikurra altxatzea lortu zuen zaleentzat ahaztezina izan zen gau batean.
Balentria honen protagonisten artean Antiguoko taldeko hiru jokalari ohi daude: Julen Agirrezabala, Yuri eta Gurutzeta. Hirurak izan ziren titularrak, eta maila handian jokatu zuten zalantzarik gabe. Aipamen berezia Julenentzat, bera izan baitzen atezain heroia Morlanesek hamaika metroetatik jaurtitako penaltia gelditu zuenean.
Famili urdina harro dago bere talentuetako batzuk Espainiako futboleko eszenatokirik handienean nola distiratzen duten ikustean, bere taldea gorenera eramanez emanaldi gogoangarri batekin. Klubetik zorionak ematen dizkizuegu erdietsitako lorpenagatik, eta zuen etorkizuneko urratsak gogo biziz jarraituko ditugu.