
Antiguoko KE 0-0 Santutxu FC (Jubenilen Ohorezko Maila Nazionala, 10. jardunaldia)
Iñigo Mendiak zuzentzen duen taldeak porrota ezagutu gabe jarraian jokatu duen laugarren partida izan da honakoa. Partida zailetan hiru garaipen jarraian lortu ondoren, taldeak ezin izan zuen berdinketatik haratago joan larunbat arratsaldean, partida gorabeheratsu baten ondoren. 85. minutuan eta zoritxarreko jokaldi baten ostean, bilbotarren atezaina larri lesionatu zen eta partida 25 minutuz geldituta egon zen anbulantzia zelaira sartu eta ospitalera eraman ahal izan zuten arte. Azken minutuetan ez zen aukerarik izan, azken txistua jo zuen epàileak eta berdinketa markagailuan. Puntu bat gehiago poltsikora eta hurrengo erronkara begira dagoeneko, CA Osasunaren aurka Taxoaren jokatuko den partida hain zuzen ere.
SD Eibar B 3-2 B Jubenila (Gazteen Liga Nazionala, 10. jardunaldia)
Joan den astean Berion SD Leioaren aurka porrot gogorra jaso ondoren, Pablo Fernandez buru duen taldeak ezin izan zuen punturik batu Unbe bezalako zelai konplexu batean, SD Eibarren aurka. Hala ere, taldeak gehiago merezi izan zuen, jokoagatik eta aukerengatik, baina ez zen posible izan. Golak Xabi Gomez eta Eneko Grincherenak izan ziren. Partida berria eta beraz aukera berri bat goiko postuetara hurbiltzeko larunbatean CD Getxoren aurka, 15: 30ean Berion.
C Jubenila 1-2 Ariznabarra CD (Gazteen Euskal Liga, 10. jardunaldia)
Asteburu gogorra izan zen Euskal Jubenilentzat, etxean ezin izan baitzuen punturik lortu aurrean zuten eta gauzak zail jarri zituen CD Ariznabarraren aurka. Raulek zuzentzen duen taldea aurreratu zen lehen zatian baina ez zen nahikoa izan hiru puntuak eskuratzeko. Kanpotarren gola bigarren zatian eta beste batek neurketaren azken minutuan, eskuhutsik utzi gintuzten nahiz eta taldeak gehiago merezi izan eta jarrera bikaina erakutsi partida osoan zehar. Pasatakoa ahaztu eta datorrenari begira daude dagoeneko, UDA Aretxabaletaren aurkakoa izango dena.
Leioa SD 0-2 A Kadetea (Kadeteen Euskal Liga, 9. jardunaldia)
Denboraldiko seigarren garaipena lortzeko seriotasuna eta nagusitasuna erakutsi behar izan zuten beste gauza askoren artean Ikerrenek. Atsedenaldira 0-0 koarekin iritsi zen arren, Adrian Hesnyk bigarren zatian sartutako bi golei esker bi goleko errenta atera zuen talde urdinak. Amaierara arte, Iker Larrañagak zuzentzen dituen mutilak nagusi izan ziren joko aldetik. Asteburu honetan, atsedena talde urdinarentzat.
Real Sociedad B SAD 0-1 B Kadetea (Ohorezko Kadetea, 9. jardunaldia)
Taldeak garaipen handia lortu zuen etxetik kanpo Zubietan, ordurarte liderra zen Errealaren aurka. Lehen zatiko 30. Minutan Oier Vazquezek aurrez landutako geldikako jokaldi on batean sartutako gol batekin markagailuan aurre hartu zuten eta atsedenera horrela iritsi zen. Bigarren zatian, talde urdinak hiru aukera garbi izan zituen atezain txuri urdinarekin aurrez aurre, eta taldeak azken minutura arte sufritu behar izan zuen Realak areara baloi arriskutsuez iristen baitzen. Azken txistua eta hiru puntu Gorka Andresen taldearentzat. Hurrengo erronka CD Trintxerperen aurka, etxean, Berion, larunbatean 12: 10ean.
Vasconia CD 0-3 A Infantila (Ohorezko Infantila, 8. jardunaldia)
Uritz Ansoaldek zuzentzen duen taldeak oso erreakzio ona izan du joan den astean Matigoxotegin Kostkasen aurka estropezu egin ondoren. Partida bikaina Puion eta nagusitasun handiz gailendu ginen Ignacio, Aimar eta Xabiren golekin. Garaipen horrek sendotu egiten gaitu 2009ko belaunaldiko mutilek merezitako lehen postu horretan. Hurrengoa Arrupe Chaminaderen aurkakoa da Berion, multzoko lidertzan jarraitzeko helburuarekin.
Infantil B +5-0 Kostkas KE (Infantil Txiki, Sailkapen faseko 1. jardunaldia)
Eneko Arnedoren mutilek nagusitasun handiko partida jokatuko zuten a goizean La Sallen jokatutako partidan. Joan den asteburuan azken unera arte Beti Ona txukun baten aurka sufritu ondoren , sailkapen faseko lehen jardunaldian partida lasaia izan genuela esan dezakegu.
Alebina 7-2 Internacional CD (Alebina aurretiko fasea, 2. jardunaldia)
Sergioren mutilen bigarren partida izan zen, Martutenen aurkakoan emaitza oso ona lortu ondoren. Intxaurrondoko Internazionala igande goizean iritsi zen Beriora,geure taldeari gauzak zailtzeko asmoz. Talde urdineko jokalarien partidarik onena izan ez arren, garaipen sendoa lortu zuen eta dagoeneko, asteburu honetako hurrengo aurkariarengan pentsatzen jarriak dira.