Unai Gazpioren taldeak, liga erregularrean 5.postua eskuratu ondoren, erronka polit bat dauka aurretik, Athletic Cluben aurka jokatuko baitu igandean 11:00etan Lezamako instalazioetan. Gogora dezagun Euskal Kopako final zortzirenei dagokien partidak jokatuko direla aste honetan; gure kasuan, sailkapena eskuratuz gero, Alaves eta SANSE taldeen arteko garailea jasoko genuke Berion, ekaineko lehenengo asteburuan.


Ez da nolanahiko partida izango, beti baita berezia halako mailako eta erako instalazioei bisita egitea. Gainera, talde bilbotarra bi neurketetan gainditzeko izan da Unai Gazpioren taldea, Lezaman 2-3 irabaziz 4.jardunaldian eta bigarren itzulian Berion 1-0ko garaipena eskuratuz inauterietako asteburuan. Hortaz, gureak lehiatzeko gai izango diren eta 90 minutuetan zehar (edo 120,  luzapena egonez gero) kanporaketa irabazteko borrokan murgilduta egongo diren 90 zalantzarik ez dugu. Denboraldi ahaztezin honi amaiera ederrena idazteko aukera da Euskal Kopa. Lehenik eta behin, Lezama. Zorte on mutilak.