Apirilari amaiera polita ematen saiatuko dira emakumezkoen egiturako taldean asteburu honetan. Aipatzekoa, zalantzarik gabe, Lehen Mailako Kadeteak Rezolan jokatuko duen partida erabakigarria. Horrez gain, Ohorezko Kadeteak ere arerio berdina izango du, Berion izango den arren lehia hau.


OHOREZKO KADETEA

Sarreran aipatu eran, Gurruren neskek Añorga K.K.E jasoko dute Berion larunbatean jokatuko den lehen norgehiagokan. Hirugarren sailkatua laugarrenaren aurka izanik, neurketa parekatsua eta berdindua espero da. Gainera, gogorarazi beharra dago joanekoan añorgatarren aldeko 4-0koa izan zela emaitza. Hala ere, badakigu prozesuan zehar izan dugun hobekuntza erabatekoa izan dela eta etxean indartsu sentitzea partidari konfiantzatik ekiteko beste argumentu bat dela. Hortaz, garaipenaren bila hirugarren postu hori irmoki babesteko.

Partida larunbatean 9:00etan Berioko instalazioetan.


LEHEN MAILAKO KADETEA

Gogotsu dago Cotiren taldea igandean jokatuko duen lehiarako, izan ere, garaipenak lidergoa emango lioke taldeari. Denboraldi honetan 3 aldiz elkar jokatu dute añorgatarrek zein urdinek, eta ezin hobeto ezagutzen dira ondorioz. Fase honetako joaneko partidan hutsean berdindu zuten bitartean, aukerarik ez dira faltako asteburu honetan golak sartu eta hiru puntuak bildu ahal izateko. Partida zirraragarria, zalantzarik gabe, eta neskek gogotsu eta ilusioarekin maila emango duten ziurtasun osoa daukagu. Zorte on.

Partida igandean 12:30etan Rezola futbol zelaian.


INFANTILA F-11

Mintxetan jokatuko du Maialen eta Oihanek maisuki zuzentzen duten taldeak larunbat goizean. Sentsazio positiboekin jarraitu nahi dute neskek, eta horretarako eguneroko lana bikaina izaten ari da. Bien bitartean, elgoibartarrek fase honetako lehen garaipena lortzeko helburu argia dute. Intentsitatearekin zelairatu beharko gara partida on bat osatzeko. Goazen neskak.

Partida larunbatean 12:00etan Mintxeta futbol zelaian (Elgoibar).


INFANTILA F-8

Bigarren postua eusten saiatuko da igande honetan Jonen taldea Allerruren aurkako partidan.  Emaitzei dagokionez ez da hilabeterik onena izan, eta apirilari garaipen batekin agur esateko aukera ez dute nahi galdu neskek. Hortaz, aste honetan ilusioa nabari da elkarrekin garaipenaren bidera itzultzeko helburuari begira.

Partida igandean 18:15etan La Salleko futbol zelaian.