Bi partida etxean eta beste hainbeste Donostiatik at jardunaldi honi ekiteko. Aste emankorra izan da entrenamenduei dagokionez, ilusioa eta konpromezua nabaritu delarik horietako bakoitzean. Ondorengoak dira gure nesken taldeek izango dituzten partidak asteburu honetan.


OHOREZKO KADETEA

Aurreko astean jasandako porrot gogorraren ostean, indarrak hartzeko eta ilusioa berpizteko astea izan da Gurruren taldearentzat. Izan ere, oraingoan beste erronka bat dute aurrean, Usabalen jokatuko baitute Tolosaren aurka larunbat arratsaldean. Sentsazio positiboekin berriz topatzeko aukera paregabea gure neskentzat. Azkenik, lerro hauen bitartez gure poztasuna adierazi nahi dugu Tolosak bere gotorlekuan jokatzeko aukera duelako berriro ere.

Partidua larunbatean 19:30etan Usabaleko instalazioetan (Tolosa).


LEHEN KADETEA

Berion Goierri Gorri taldea jasoko du Cotiren taldeak igande eguerdian. Seguran azken txanpan lorturiko puntuaren ondoren garaipenaren bidera itzultzen saiatuko dira neskak. Horretarako, aurrean garaipen gosez zelaraituko den talde gorria izango dute, azken partidua irabazita iritsiko delarik (2-1 Mondragonen aurka). Zorte on, neskak.

Partida igandean 13:55ean Berioko instalazioetan.


INFANTILA F-11

Maialen eta Oihaneren taldeak etxean jokatuko du txapeldunen faseko hemezortzigarren jardunaldia. Bolada onari jarraipena emateko gainditu beharko den taldea Oiartzun izango da, eta neskek ongi dakite ez dela lan erraza izango, joaneko partidan hutsean gelditu zirelako, aurten golik sartu ez duten partida bakarra izanik. Hortaz, dena ematera eta partida intentsitate handiz bizitzera hasieratik amaiera arte. Zorte on.

Partida larunbatean 12:30etan La Salleko futbol zelaian.


INFANTILA F-8

Beasainera bidaiatu beharko du Jonen taldeak txapeldunen faseko hamaseigarren jardunaldi honetan. Aurreko asteko kolpe gogorraren, neskek ohi moduan gogor entrenatu dute eta garaipenaren bidera itzultzeko irrikitan daude. Horretarako, partidaren fase desberdinak ondo interpretatu eta horietako bakoitzean ahalik eta hoberen lehiatu beharko dute. Aupa neskak.

Partida larunbatean 11:00etan Loinaz futbol zelaian (Beasain).