
Cotik zuzentzen duen emakumezkoen Ohorezko Kadete mailako taldeak datorren denboraldirako bere egutegia zehaztuta dauka. Jokalariak irailaren 22an hasiko dira Oiartzunen aurka Berion. Lehen partida honek hasiera emango dio itzuli bakar batera jokatuko den faseari.
Hauek dira fase honetan Antiguokorekin batera parte hartuko duten taldeak:
Aiztondo
Añorga K.K.E
Intxaurrdi K.E.
Mariño Real Unión
Martutene K.E.
Oiartzun K.E.
Real Sociedad S.A.D.
Tolosa C.F.
Touring K.E.
Taldeak azaroaren 17an amaituko du fase hau, Berion ere, Touring K.E.ren aurka. Animorik handienak gure jokalarientzat denboraldi berri honetan!