Denboraldi amaiera Emakumezkoen Ohorezko Kadetearentzat. Hasieratik ikusi dugu talde kohesionatua eta pentsamolde sendokoa, bai une onetan, bai hain onak ez izan direnetan. Jokalekutik urrun, dudarik gabe urte positiboa izan da jokalarien garapen integralean. Pozgarria izan da ikustea nola egin duten aurrera, ez bakarrik futbolari gisa, baita norbanako gisa ere, talde teknikoak emandako giroari eta orientazioari esker. Hain zuzen ere, Iñigo Gurruchaga taldeko entrenatzaileak adierazi digunez, “Balorazioa oso positiboa da. Denboraldiaurrearen hasieran ezarritako helburuak bete egin dira. Batez ere, Ohorezko Maila jokalariz elikatu ahal izan dugu, eta igo direnean ondo eta nota onarekin egin dute gora. Sailkapenari dagokionez, merezimenduzko hirugarren postua lortu dugu, egitura profesionaleko bi talderen atzetik. “
Aipatutakoarekin lotuta, talde honen beste lorpen nabarmen bat kategorian finkatzea izan da. Ohorezko Kadetea bezalako lehiaketa zorrotz batean egokitu eta nabarmentzea taldearen kalitatea eta konpromisoa erakusten du, benetako talde gisa elkarrekin lan egiteko gaitasunari eutsi baitio, bideko urrats bakoitzean elkarri lagunduz. “Aurreikuspenak % 100 bete dira, eta uste dut gainditzetik gertu egon direla ere”, dio entrenatzaile donostiarrak.
Lehen ligaxkan, taldea txapeldunen faserako sailkatu zen, eta hirugarren postuan amaitu zuen, 5 garaipen, 2 berdinketa eta 2 porrotekin. Gurruk emozioz gogoratzen du garaipen bat: “Lehen fasean 4-1ekoarekin gainditu genuen Mariño, eta egun handia izan zen zalantzarik gabe, dena irabaztetik zetorrelako eta La Sallen partida bikaina egin genuelako”.
Horrekin konformatu beharrean, txapeldunen fasean merezimenduzko hirugarren postua errepikatu zuen, S.D. Eibar eta Real Sociedad de Futbol taldeen atzetik. Gurruk ondo gogoratzen ditu elkarren aurkako bi norgehiagokak: “Errealaren aurka kolpe oso gogorrak jaso genituen, baina taldeak elkarrekin erreakzionatzen jakin zuen hurrengo erronkei aurre egiteko. Eibarri dagokionez, oroitzapen zoragarriak ditut, bi partidak irabazi eta maila bikaina erakutsi baikenuen”. Baina, zenbakiez haratago, garrantzitsua da taldea arrakasta-maila hori lortzera eraman duten lan nekeza eta dedikazioa aitortzea. Zorionak urte paregabeagatik eta etorkizunean arrakastak jarraitzea espero dugu.