Bi talde berrik hasi zuten denboraldiaurrea Berioko instalazioetan. C Gazteak eta A Kadeteak entrenamenduetara itzuli ziren eta 2024/25 denboraldirako prestakuntzari ekin zioten.


Gari Artote Gazte Mailako C taldearen aulkian estreinatu da, Gazteen Euskal Ligan. Orain arte, lagunarteko hauek ditu itxita:


14/08: Mundarro-Gazteak C
17/08: Loyola Indautxu-Gazteak C
21/08: Indartsu-Gazteak C
24/08: Gazteak C-Añorga
28/08: Arrupe Chaminade-Gazteak C
31/08: Basconia-Gazteak C


Astelehenean bertan hasi zen A Kadetea. Bere aulkian Julen Gonzalezek debuta egingo du teknikari bezala. Denboraldiaurreak, orain arte, lagunarteko hauek ditu:


14/08: A Kadetea-Toulouse
21/08: Eibar-A Kadetea
25/08: Leioa Cup
28/08: A Kadetea -Croises Bayonne
31/08: Kostkas-A Kadetea
01/09: A Kadetea -Ariznavarra