ERREGIONALEN OHOREZKO MAILA

Iritsi da Endika Moralesek zuzendutako taldearentzat hain irrikatua den asteburua. Denboraldi berri bat hasiko du emakumezkoen egituraren lehen taldeak lurralde-maila gorenean, non maila gero eta handiagoa den eta exijentzia benetan altua izaten jarraituko duen dudarik gabe. Inaugurazio partida Aretxabaletan, Ibarrako futbol zelaian hain zuzen ere, Debagoiena Bailara taldearen aurka. Talde honek denboraldi batzuetan goi mailan parte hartu du eta, beraz, lehen jardunaldi zaila izango da geure jokalarientzat. Taldeak denboraldiaurre bikaina egin du eta prest dago lehen partidari ekiteko. Denboraldia garaipen batekin estreinatzen saiatuko gara, horren bila goaz.

Partida igandean 17: 30ean Ibarra futbol zelaian (Aretxabaleta).

 

KADETEEN OHOREZKO MAILA

Gurruren taldeak estreinaldia du mailan Añorga K.K.E.ren aurrean izanen duelarik. Igandeko jardunaldian Berion jasoko dugu talde zementeroa. Partida zorrotza izanen da, eta ez da batere erraza izango Liga txapelketari hasiera emateko, horretarako prest eta benetan ilusionatuta baikaude. Hainbat astetako prestaketa-aldiaren eta Zuastiko stage-aren ondoren, Donostiako teknikari ezagunak nahi duen ideia lantzen joan dira geure jokalariak, talde bikain honen buru izateko erronka arduraz eta gogoz hartzen duelarik.

Partida igandean 12: 00etan Berioko instalazioetan.

 

 

LEHEN KADETEA

Talde honek Lehen Kadete mailan parte hartuko du denboraldi honetan, Cotiren zuzendaritzapean, eta denboraldi honetan futboleko 11 modalitatean estreinatuko dira. Rezolako zelai berezia bisitatuko dute, eta Añorga K.K.E. izango dute aurkari, euren adin tarteko lehen taldeak bezala. Partida zirraragarria eta benetan interesgarria izango da. Inaugurazio jardunaldi zorrotza geure taldearentzat, Zuastin stage-a, hainbat astetako lana eta lagunartekoak jokatu ondoren, hilabete lehenagotik garatutakoa erakusteko gogo handiz hartzen baitute lehiaketa eguna. Hasiera ona izatea espero dugu.

Partida igandean 10: 30ean Rezolako futbol zelaian (Añorga).