BESTE HIRU BAIETZ!

Txapela kentzeko modukoa izaten ari da lehenengo taldea egiten ari den denboraldia eta gozamen hutsa izaten ari da berau ikustea asterik aste. Sailkapenean bigarren postuan kokatzen gara eta horiek hitz handi eta potoloak dira oso. Lehen sailkatua Athletic Club da eta puntu bakarreko abantaila du gurekiko, datu horrek asko dio Iñigo Mendiak eta taldeak orain arte egin duten lan bikainarekiko. Maila honetako talde mordoxka bat estruktura profesionaletatik eratorritako taldeak dira eta arrazoi horrek bada merituak bikoizten ditu duda izpirik gabe.
Horrela, momentu bikain honi jarraipena eman nahi dio taldeak larunbata arratsean jokatuko den neurketan. Bisitaria Santutxu FC talde bilbotarra izango da eta hauek azken jardunaldian Erreala garaitu zuten euren etxean, Mallonan. Beraz, zailtasunez beteriko partida izango da Berion jokatuko dena. Bilbotarrak bederatzigarren postuan daude sailkapenean, 12 punturekin eta lasai. Ordea, haientzat ere ez da batere aukera txarra sailkapeneko postu beroetan sartzeko eta horretara etorriko dira, animo eta konfiantza handiz.
Geureak ere konfiantzan eta animoan ez dira motz geratuko eta lehiakorrak izango garen ziurtasunarekin partidaren bila aterako gara lehen minututik. Gainera, badakigu taldeak garaipena euren kide den Aritzi eskaini nahi diola, Unben aurreko astean izandako zorigaiztoko jokaldian lesionatua izan zena eta beraz horretarako aukera aproposa dugu.
Etxean taldeak hiru garaipen eta berdinketa eskuratu, ditu baietz oraingoan beste hiru puntu lortu!