Antiguokoko jokalari diren Ane Murillo eta Kira Perianes  Euskadiko selekzioko 14  azpiko emakumezkoen deialdian daude, bihar arratsaldeko 18:30etan egingo duten entrenamendurako Errotaberri futbol zelaian, Plentzian.


Berri ona zalantzarik gabe, taldearen momentu ona islatzeaz gain bi jokalari hauek egiten ari diren  denboraldi txalogarriaren ondorio delarik deialdia. Izan ere, Maialen eta Oihaneren taldea bolada zinez onean da eta txapelketa fasea irabazteko borrokan dabiltza.


Lerro hauen bitartez klubetik Ane eta Kira zoriondu nahi ditugu eta espero dugu esperientziaz gozatu eta ikastea.