Antiguoko Kirol Elkarteak harro adierazi nahi du gure jokalaria den Adam Belhat, lehen urteko jubenila, Marokoko 17 urtez azpiko Selekzio Nazionala ordezkatzeko aurre-hautatua izan dela. Adam Boli Kostan 2024ko irailaren 2tik 10era ospatuko den TDS txapelketa ospetsuan parte hartzeko deitu dute.


Deialdi hau mugarri garrantzitsua da bere ibilbidean eta pozik egoteko arrazoia klubeko kide garen guztiontzat. Onena opa dizugu esperientzia aberasgarri eta ilusionagarri honetan.