DANI RODRIGUEZEN DEBUTA JAPONIAN

Antiguoko KE-ko Dani Rodriguez jokalari ohia den gazteak, ekainaren 6an, asteartean, egin zuen debuta Bartzelonako lehen taldearekin, 17 urte zituela.


Danik, Vigoko RC Celtaren aurkako Ligako azken partidarako deitu zutenak, bere lehen minutuez gozatu zuen mundu mailako jokalari handiez inguratuta, Andres Iniestaren omenezko partida batean.


Astigarragako jokalaria Xavi Hernandezek diseinatutako hasierako hamaikakoan atera zen eskuin hegaletik Lewandowski eta Ansu Fati jokalariekin batera. Partidako lehen 45 minutuetan parte hartu zuen, maila ona eskainiz.


Antiguoko Kirol Elkarteak bere poza eta harrotasuna adierazi nahi du Daniren kirol ibilbideagatik. Izan ere, bere lan egiteko gaitasunarekin, esfortzuarekin eta iraunkortasunarekin, ziur gaude bere heziketa etaparen barruan eskailera blaugranan urrats sendoak ematen jarraituko duela.


Adi-adi jarraituko dizugu, Dani.